XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita duda-mudan dago.

Betaurreko pare bat kontu handiz hartzen du eskutan.

Urdinak eta fin-finak dira, puntu horidunak, oso politak.

Baina... Hamar bat minutuz, betaurreko ezberdin ugari pasatzen da Elixaren sudur gainetik: berdeak, urdinak, gorriak, horiak, dirdiratsuak...

Sudur ttikia ez dago pozik ordea: ximurtzen da, altxatzen.

- Utz dezagun pixka bat saltegian ibiltzen, gustura begiratzeko aukera ukan dezan proposatzen du saltzaileak.

Elixa ttiki-ttaka dabil, agerian diren betaurrekoen parean geldituz.

Zein tristeak diren guziak! pentsatzen du.

Hauek jantzirik, historiaurreko mamu bat dirudit, eta beste hauekin, Bril sendagilearen antza daukat... Brrr...

Hau infernua!